Síguenos en redes sociales:

Ikasgela berriak inauguratu ditu Zubimusuk

Ikasgela berriak inauguratu ditu Zubimusuk

Villabona. Zubimusu Ikastolak bi eta hiru urteko umeen ikasgelak eta jangela guztiz eraberritu ditu, espazioak martxan duten eredu pedagogikoaren zerbitzura jarriz. Instalazio berriak erakusteko inaugurazio ekitaldia egin zuten larunbatean Txermingo eraikinean. Bertan izan ziren Zubimusu Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleez gain, Ikastolen Elkarteko ordezkariak, Villabonako eta Zizurkilgo udaletako ordezkariak eta herriko hainbat elkartetako kideak ikastolari euren babesa erakusteko xedez. Argazkia: Zubimusu