Goierriko artistak bildu dituzte asteburuan Beasainen
Adin eta diziplina ezberdinetako 37 artisten pintura, argazki eta eskulturak egongo dira ikusgai urtarrilaren 4a arte
beasain - Goierrin artista ugari daude hainbat alorretan eta horren adibide da urteroko legez, asteburuan Goierriko Artisten Topaketa egin dutela Beasainen, Igartzan. Ibilbide luzeko ekintza da, izan ere, dago-eneko 16 urte dira hau antolatzen dutela eta bide batez, erakusketa egiteko biltzen direla.
Aurtengoan, bigarren aldiz, topaketaren erakusketa Beasaingo Igar-tza Jauregiko erakusketa gelan egongo da jarrita eta larunbat arratsaldean egin zuten inaugurazio ekitaldia. Horrela, lanak dagoeneko ikusgai daude eta urtarrilaren 4a bitartean egongo da goierritar artisten obraz gozatzeko aukera. Jende askok parte hartu ohi du, hain zuzen ere, adin eta disziplina ezberdinetako 37 artisten pintura, argazki eta eskulturak jarri dituzte ikusgai aurtengo erakusketan.
Inaugurazio ekitaldian parte har-tzaile asko inguratu ziren Igartzara eta gerturatu bisitariek, lanak ikusteaz gain, haiekin hitz egiteko aukera ere izan zuten. Ekintza honen helburua, bertako artisten lanak ezagutzera ematea da. - M.A.
Más en Gipuzkoa
-
Cambios en los horarios municipales de Lazkao por la temporada estival
-
Errenteria revisa y actualiza los recorridos de orientación
-
Fin de etapa del Eibar en Arrasate: el balón vuelve a dejar de rodar en Atxabalpe
-
La nadadora urretxuarra Nahia Garrido ha logrado una medalla de plata en el campeonato de Europa junior