beasain - Bihar, arratsaldeko 19.00-etan, Loinatz eta Narama abesba-tzak kontzertua eskainiko dute elkarrekin Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Olatz Saitua maila handiko sopranoa ere tartean izango da; hain zuzen, Bilbo, Irun eta Vienako Belvedereko Nazioarteko Kantu lehiaketetan saritua izan da. Kon-tzertuaren zuzendari lanetan Xabier Sarasola eta JonAizpuru, eta organoan, berriz, Arantxa Gastesi. - M.A.

lazkao - Musean aritzea gustuko dutenek gaur hitzordua izango dute Lazkaon, 36. Moskorrak txapelketan. Jokoan 16.30ean hasiko dira baina izena ematea 15.30ean zabalduko dute, Gerriko elkartean. Beste urteetan bezala, zortzi erregera eta zor-tzi hamarreko hiru ustelera izango da lehiaketa. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko da eta irabazleek 1.200 euro jasoko dituzte, bigarrenak 600 eta hirugarrenak 300. - M.A.