Síguenos en redes sociales:

Abenduaren 9an bedeinkatuko dira irabazitako banderak

Orio - Tradizioari jarraituz, Orioko taldeak Kontxako estropada edota Espainiako txapelketa irabazten duen urtean banderen bedeinkazioa egiten da, eta aurten Kontxako estropada irabazi duenez, 2007tik hona Orioko Arraun Elkarteak irabazi dituen bandera guztiak bedeinkatuko dira abenduaren 9an, 13.00etan elizan. Ondoren, herri bazkaria egingo da Karela kiroldegiko pistan. Txartelak turismo bulegoan eskuratu daitezke jada.