deba - Itziarko Auzo Udalak joan den astelehenean erregistratu zuen Debako udaletxean 2018rako prestatu duen aurrekontuaren proiektua. Zigor Aizpurua auzo alkatearen hitzetan, landu eta aurkeztutako kontuak “legearen araberakoak, zorrotzak eta auzotarrek merezitako zerbitzuak hobetzeko aproposak” dira.

Itziarko Auzo Udaleko ordezkariek azaldutakoari eutsiz, Itziarko Erakunde Txikia 2015ean martxan jarri zenetik “hainbat gabezia” somatu dituzte: “harrera bulegoa astean bi goizetan bakarrik egoten da irekita, diru laguntzen lanketarako ere laguntza behar dugu; Itziarko Auzo Udalari dagozkion tramite administratiboak lantzeko eta burutzeko arazoak ditugu?”. Itziartarren ustetan, guzti horrek behar berriak sortu ditu, eta horregatik aurkeztutako proiektuan “guretzat ezinbestekoa den teknikari-koordinatzaile baten kontratazioa” sartu dute; “ezinbestekoa zaigulako”.

ekarpenak Itziarko Auzo Udalak auzotarren beharrak, eskaerak eta proposamenak jaso nahi ditu, “aurrekontu proiektuaren berri eman eta inbertsioen atala osa-tzeko”. Partaidetza sustatze aldera, erakundeak “abenduaren hasieran etxe guztietara eramango den galdetegia” prestatu du.

Jasotako emaitzak urtarrilaren 11n egingo den Batzar Orokorrean emango dituzte ezagutzera. - J.L.