Ibarra - Zabalik dago oraindik larunbatean egingo den VIII. Babarrun Lehiaketan izena emateko epea Zubiaurre, Atari eta Txumitxa tabernetan. Ondoren, V. sagardoa nork ondoen atera txapelketa jokatuko da eta honetarako izen-ematea ere zabalik da.

Babarrun lehiaketako parte-har-tzaileak 9.00etan elkartuko dira plazan eta sua, babarrunak eta ura emango zaizkie. Lehiaketaren ondoren, herri bazkaria egingo da plazan nahi duen guztiarentzat eta horretarako salgai jarri dituzte txartelak herriko tabernetan (helduek hamabost euro eta haurrek, lau).

Bazkalostean sari-banaketak egin ondoren (16.30ean), herrian zehar kantu-jira egingo da (18.00etan), eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, gaztetxean Autobiographikal antzerki-poesiatuaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek (18.00etan). - M.S.S.