Babarrun Lehiaketan izen-ematea zabalik da
Larunbatean sagardoa nork ondoen atera txapelketa ere izango da, herri bazkaria, kantu-jira eta antzerkia
Ibarra - Zabalik dago oraindik larunbatean egingo den VIII. Babarrun Lehiaketan izena emateko epea Zubiaurre, Atari eta Txumitxa tabernetan. Ondoren, V. sagardoa nork ondoen atera txapelketa jokatuko da eta honetarako izen-ematea ere zabalik da.
Babarrun lehiaketako parte-har-tzaileak 9.00etan elkartuko dira plazan eta sua, babarrunak eta ura emango zaizkie. Lehiaketaren ondoren, herri bazkaria egingo da plazan nahi duen guztiarentzat eta horretarako salgai jarri dituzte txartelak herriko tabernetan (helduek hamabost euro eta haurrek, lau).
Bazkalostean sari-banaketak egin ondoren (16.30ean), herrian zehar kantu-jira egingo da (18.00etan), eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, gaztetxean Autobiographikal antzerki-poesiatuaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek (18.00etan). - M.S.S.
Más en Gipuzkoa
-
Así funciona la primera piscina inteligente de Euskadi: está en Bergara y previene ahogamientos
-
Zarautz refuerza la seguridad de los bañistas en el muelle con mensajes por megafonía
-
Arrasate planta cara al ruido: pantallas acústicas para San Josepe a partir de otoño
-
El PSE de Zarautz critica la concesión de licencias para 15 nuevos apartamentos turísticos