Ataun - San Martin jaien barnean, VIII. mondeju lehiaketa egin zuten igandean, eta bertan, Troskaeta tabernak aurkeztutakoa izan zen garailea. Bigarren postuan Amaia Eskisabelek aurkeztutakoa gelditu zen eta hirugarren lekuan Mari Carmen Sukiak egindakoa. Epaimahaikideek aurkeztu zituzten mondejuen kalitate ona nabarmendu zuten. Gainera, lehiaketarekin batera herritarrek mondeju pintxoak dastatzeko aukera izan zuten urtero bezala.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
