Alegia - Lehen denboraldian jasotako erantzun onari eusteko helburuarekin, bihar emango zaio hasiera 2017-2018 ikastaroko Txintxarriak Martxan ekimenari.

Adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera bultzatzea eta beraien arteko harremanak sustatzea helburu dituen ekimenak 30 irteera egingo ditu ekainaren 21era bitartean. Parte hartzaileak ostegunetan 10.30ean abiatuko dira plazatik eta ondoren hamaiketakoa egiteko aukera izango dute, herriko taberna ezberdinek eskainita.

Aurten ere irteera bakoitzean parte hartzaileek talde eta elkarte ezberdinetako kideen lagun-tza izango dute; Aralar institutua, Jubilatuen elkartea, Nagusilan eta eliza. - M.S.S.