Arroa Beheko eskola egiteko lehen urratsak ematen hasi dira
Zestoa. Zestoako Arroa Behea auzoan eskola berria egiteko lehen fasea joan den astean hasi zuen Zestoako Udalak, erakunde horri baitagokio eskola berriko eraikuntzarekin hasteko beharrezkoak diren urbanizazio lanak egitea. Josetxo Mendizabal Zestoako alkateak jakinarazi duenez, lan horiek hilabete baten inguruan amaituko dituzte eta ondoren hasiko ditu Eusko Jaurlaritzak eskola berria eraikitzeko lanak. Hala, aurreikuspenen arabera, urtearen amaierarako hasiak izango dira eskola berriaren obrekin. Argazkia: N.G.