Síguenos en redes sociales:

Zestoako Barbantxo Aisialdi Taldeak gaur hasiko du ikasturtea

Zestoa - Zestoako Barbantxo Aisialdi Taldeak gaur emango dio hasiera ikasturteari haurrentzako jolasak eskainiz. Hala, 17.00etan Aizarnan eta Arroabean izango dira, eta 17.30ean Iraietan. Zestoako haurrekin, berriz, hilaren 27an hasiko dira. Haurren heziketan eragin nahi duen aisialdi taldeak hiru eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako ekintzak antolatzen ditu auzoetan, eta Zestoako saioak, aldiz, sei eta bederatzi urte bitartekoentzat izaten dira.