Síguenos en redes sociales:

UEMAk antolatutako Salto! topaketak izango dira asteburuan

Orio - UEMAk lehen aldiz antolatutako Salto! topaketa hartuko du asteburuan Orioko Itxaspe baserriak. Ekimenaren helburua da gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatzea, aktiba-tzea eta ahalduntzea eskolatik kanpoko inguru batean. Gazte topaketa gaurtik igandera izango da, eta udalerri euskaldunetako gazteek beren artean euskara oinarri hartuta sare-tzea da asmoa. 15 eta 18 urte arteko gazteak bilduko dira, eta hainbat ekimenetan hartuko dute parte, begirale eta sukaldariekin batera.