Orio - Nafarroan sortutako Motxila 21 taldeak kontzertua eskainiko du bihar Orioko plazan, 19.00etan hasita. Taldea hamabi gaztek osatzen dute, guztiak Down sindromea dutenak (hortik datorkio izena taldeari, Down sindromedunek 21. kromosoma baitute errepikatuta). Taldea oso ezaguna egin da eta kontzertu ugari eman ditu Euskal Herrian eta kanpoan. Taldearekin batera, boluntario batzuk ere badabiltza; tartean, El Drogas, Barrikada taldeko buru izan zena eta Marea taldeko Kutxi eta Piñas.