Urretxu - Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du gaurtik igandera bitartean Urretxuko Ederrena pilotalekuan. 16 garagardo eta jatekoa egongo dira aukeran: ukondoa, saltxitxak, pizzak, oilasko hegalak... Alemania, Txekia eta Belgikako garagardoak egongo dira, besteak beste. Baita Bilboko Salve garagardoa ere. Biharko bazkaria antolatu dute, trikitilariekin. Azoka 17.00etan irekiko dute, gaur, bihar eta etzi.