Elgoibar - Elgoibartarrek rap ibiltari batekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar arratsaldean erdigunean. Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan antolatuta, ikuskizuna 19.30ean hasiko da Kalebarren plazan; Bizkaiko euskal raparen emakume erreferentzialak diren La Basu eta Ane Guria eta Sierra Leonako jatorria duen Raquel Coroma dantzari gipuzkoarraren partaidetzarekin. Hirurak bat eginik, kontzertu ibiltaria egingo dute San Frantzisko kalean, beraien erritmo, ahots eta dantza pausuak uztartuz.