Orio - Ostiral honetan Go!azen dantzatu eta abestera ikuskizuna izango da Orioko Zaragueta Herri Eskolako frontoian, 17.00etan. Ekitaldia Zaragueta eskolako guraso batzordeak antolatu du, 40 urte euskaraz heziz eta haziz programaren barruan. Sarrera mugatua denez, gonbitak eskolako komunitatean banatu dira lehendabizi, baina orain edozeinek har ditzake kultur etxean.