Azpeitia - Azken aldian animaliei herriko hainbat puntutan janaria lagatzeko guneak sortu eta ugaritu dira. Hori dela eta, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die ahate, katu zein bestelako animaliei kalean janaria uztea edo botatzea debekatua dagoela. Izan ere, ekintza horiek ondorio kaltegarriak dituzte: zikinkeria, elkarbizitza arazoak edota animalien ugaritzea. Kalean animalientzat botatzen den janaria arratoientzako bazkaria bilakatzen da eta horrela "arratoiak erakarri eta ugaltzen dira".