Ibarra - Datorren urriaren 28 eta 29an Ezpeletan ospatuko den Biper Festan parte hartuko du Ibarrako herriak piparrarekin postu bat jarriz. Azken urteetan festa horretan Ibarrako piparrak izan zuen arrakasta ikusirik, aurtengoan ere bertara-tzeko erabakia hartu da.
Herriko pipar produktoreak, Hauspoa kultur elkartea, 789 taldea eta Ibarrako Udala elkarlanean, Ibarrak eta Ibarrako piparrak Ezpeletako Biper Festan protagonismoa izaten jarrai dezan lortu nahi da.
Horretarako, igandean, urriak 29, Ibarratik Ezpeletako Biper Festara joan nahi duten herritar guztientzat autobusa antolatu da. Kultur etxean izena eman beharko da 943 670 399 telefonora deituz edota kultur etxera bertaratuz. Autobusa 8.00etan abiatuko da Ibarratik eta 19.00etan egingo du Ezpeletatik buelta. Egun pasa joateko asmoa dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte garraioaren eta piparraren kamisetaren truke (igandean autobusean bertan ordainduko da). Plazak mugatuak dira eta hilaren 20a baino lehenago izena eman behar da. - M.S.S.