VI. Iñaki Ruiz Mendi lasterketa igandean izango da Soraluzen
Parte-hartzaileek 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute
soraluze - Soraluzeko Mendi Taldeak duela bost urte Frantziako Pirinioetan istripu baten ondorioz hil zen Iñaki Ruiz mendizalearen omenez antolatzen duen mendi lasterketaren seigarren edizioa ospatuko da datorren igandean. Proba 10.00etan hasiko da San Andres auzoko frontoian eta parte-hartzaileek 21 kilometro eta 1.000 metroko desnibela duen ibilbidea osatu beharko dute.
Lasterketak Soraluzeko mendi-gaina zeharkatzen du, bertako mendi-punta garrantzitsuenetatik igarotzen delarik.
Lehenengo ediziotik, mendi lasterketako denbora onenak Oier Ariznabarreta durangarrak (1:35:26) eta Aitziber Ibarbia zizurkildarrak (1:56:24) dituzte.
Interesatuek kirolprobak.com web gunearen bitartez eman dezakete izena. Prezioa 5 eurokoa da (10 euro igandean bertan). - J.L.