Sagardoetxeak Udaberri festa ospatuko du gaur
Goizean loreekin bitxigintza tailerra burutuko da eta arratsaldean antzerki emanaldia egongo da
Astigarraga - Udaberrian sartzearekin batera, Sagardoaren Lurraldeko sagarrondoak loratzen hasi dira eta sasoi hau ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dira Astigarragako Sagardoetxean. Izan ere, gaur Udaberri Festa ospatuko da.
Goizean, 12.00etatik 13.30era, loreekin eskumuturrekoak egiteko familientzako tailerra ospatuko da Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik. Jarduera doakoa izango da, baina aurrez izena ematea beharrezkoa da info@sagardoetxea.com helbide elektronikoan edo 943 550 575 telefono zenbakian.
17.00etan antzerkia, musika nahiz dantza uztartuko dituen Inaxiren istorioak ikuskizuna eskainiko da sagastian. Ikuskizun honetan Astigarragako hainbat talde kulturaletako haurrek parte hartuko dute: Norberto Almandoz Musika Eskola, Astigarragako Antzerki Eskola eta Astigar EOEko dantzariak. Eguraldi txarra eginez gero, ikastolako patiora lekualdatuko da emanaldia. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Así funciona la primera piscina inteligente de Euskadi: está en Bergara y previene ahogamientos
-
Zarautz refuerza la seguridad de los bañistas en el muelle con mensajes por megafonía
-
Arrasate planta cara al ruido: pantallas acústicas para San Josepe a partir de otoño
-
El PSE de Zarautz critica la concesión de licencias para 15 nuevos apartamentos turísticos