azkoitia/soraluze - Maiatzeko lehen igandea dela eta, Azkoitiko mendizaleek Kakute eguna ospatuko dute bihar izen bereko eremuan. Era berean, Soraluze eta Osintxuko mendizaleek Irukurutzeta eguna ospatuko dute igande honetan.
Anaitasuna mendi bazkunak antolatzen duen Kakute egunari hasiera emateko meza egongo da 12.00etan eta horren ondoren 2016ko mendi ibilaldietako finalistei sariak banatuko dizkiete. Gainera, goiz osoan zehar salda beroa banatuko dute txabolan.
Bestalde, Osintxu eta Soraluzeko mendizaleek antolatzen duten Irukurutzeta eguneko festa goizean zehar burutuko da. Ohitura bilakatu denez, osintxuarrek bertaratzen diren guztientzako salda prestatuko dute Atxantxaboletako txabolan. Banaketa “11.30ak aldera” hasiko da. - J.L.