irun. Gaur egun berez lau urterako hautaketa egiten den arren, Irungo Alarde tradizionaleko buruzagiek Paco Carrillo jenerala bere karguan berritsi zuten atzo, bere agintaldiko bigarren urtea izango den honetara begira. Ohiturari jarraituz, Irungo Kasinoan elkartu ziren denak eta han irakurri zen jeneralaren berreste-akta. Ekitaldi honek eta datozen hiru asteetan egingo diren kantineren hautaketek ekainaren 30era begirako atzerako kontaketari ekitea suposatzen dute. Argazkian, Carrillo jenerala eta Alarde tradizionaleko buruzagiak, atzo, Kasinoan. Argazkia: X.S.