Síguenos en redes sociales:

Dantzari Eguna ospatuko dute igandean Villabonan

Dantza eskolaren kalejira eta emanaldia, bazkari herrikoia eta erromeria antolatu ditu Oinkarik

Villabona - Azken urteotan egin ohi duen moduan, Oainkari Dan-tza Taldeak Dantzari Eguna ospatuko du igandean. Ekitaldi nagusienak bazkari herrikoia eta erromeria badira ere, egun osorako egitaraua antolatu dute billabonatarrek.

Oinkari dantza eskolako partaideen kalejirak piztuko du dantza giroa 11.30ean. Txermingo Zubimusu eskolatik eta Arroako Fleming ikastetxetik abiatuko dira eta herrian zehar ibiliko dira. Emanaldia, berriz, 13.00etan iragarri dute Malkar plazan.

Bazkari herrikoia Bearzana pilotalekuan izango da, 14.00etan. Txartelak salgai daude Amasa kafetegian (2005az geroztik jaiotako haurrak 10 euro ordaindu beharko dute eta helduek, hau da, gainerakoek, 15). Dantza Egunari amaiera emateko erromeria antolatu dute, 17.00etatik aurrera, Errabal taldearen eskutik Bearzana pilotalekuan. - M.S.S.