Bihar Lezon Kuadrillategi Eguna ospatuko da
Eskualde osoan programan parte hartzen duten ia 400 gazte topaketara deituta daude
Lezo - Oarsoaldeko Kuadrillategiko gazteek urteko topaketa eta festa egingo dute bihar Lezon. Errenteriako, Oiartzungo, Pasaiako eta Lezoko gazteak 11.00etan elkartuko dira Lezoko Saldise plazan. Lezoarrek ongietorria egingo diete besteei egun osoan jantzita eramango dituzten kamiseta berdeak banatuz. 13.00a bitartean taldeka antolatu eta herriko hainbat txokotan proba eta jokoak egingo dituzte.
Arratsaldean, Trikizumban eta txarangarekin kalejiran ibiliko dira eta 18.00etan topaketaren amaiera ekitaldia burutuko da Karlos Saldise plazan.
2016-17 ikasturte honetan ia 400 gaztek hartzen dute parte ostiraletako bi orduko saioetan, nahiz irteera eta jarduera berezietan. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Azkoitia: en busca de una respuesta comunitaria en favor de la salud
-
Incidentes entre los ‘hooligans’ ingleses en Donostia y Santander
-
Los gigantes de Bergara se pasan al cuento para prevenir el consumo de tabaco
-
El PNV propone rebautizar el polígono Pagatza como 'Patxi Basauri', en honor al exalcalde elgetarra