Andoain. Bihar Andoaingo Bastero kulturguneko ekitaldi aretoan 19.00etan Xabier Lasa ikerlari andoaindarraren lan berria aurkeztuko dute, Joxinixio, Pizkunde zapuztua. Andoaingo XX. mendeko bertsolaritza ardatz harturik, Joxinixio Etxeberria bertsolari eta gudariaren biografia osatu du. Hori guztia ia 700 orrialde bildu duen ale mardul batean. A.M.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
