legorreta - Legorretako Udalba-tzak herrian hondakinen gaikako bilketaren inguruan galdeketa egitea erabaki du. Galdeketa edo kon-tsulta eguna jarria dago dagoeneko, eta martxoaren 12an izango da. Helburua gaiaren inguruan herritarren iritzia jakitea da, eta emai-tzaren ondoren ikusiko dute zer egin.

Botoa emateko bide desberdinak jarri ditu Udalak. Horietako bat galdeketaren egunean bertan botoa ematea da. Udaletxean bertan jarriko dute mahaia, 09.00etan hasi eta 20.00ak arte. Hala ere, egongo da aukera aurretiaz botoa emateko ere. Hala nahi duenak, Udal idazkari-tza kontuhartzailetzan egin ahal izango du, martxoaren 2tik 8ra, 09.00etatik 13.30tara. Bestalde, botoa emateko ezinduek, medikuaren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko dute Udal idazkaritza kontuhartzailetzan, martxoaren 2tik 8ra, 09.00etatik 13.30tara. Azkeneko kasu horretan, martxoaren 12an, galdeketaren egunean, mahaiko kideak eskatzailearen etxera joango dira botoa jasotzera.

herri batzarrak Egon daitezkeen zalantzak argitzeko eta argibide gehiago jasotzeko, herri batzarrak egingo dira udaletxeko batzar aretoan. Bi bilera egingo dira guztira. Lehenengoa bihar izango da, 18.00etan euskaraz eta 19.00etan, berriz, gaztelaniaz. Bigarren bilera datorren astelehenean, hilak 6, egingo dute, gaztelaniaz 18.00etan eta euskaraz 19.00etan. - M.A.