Itsasondo. Gaur arratsaldean errefuxiatuen gaia landuko dute Itsasondon. Hain zuzen, Jabi Julio argazkilari donostiarraren Wait, just wait izeneko dokumentala izango dute ikusgai. Dokumentalak errefuxiatuen egoera salatzen du eta emanaldiaren ondoren solasaldia izango dute Jabi Julio bera eta Iñigo Gutierrezekin. Kulturgunean izango da emanaldia, arratsaldeko 18.00etan hasita. M.A.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
