Lazkao. Datozen egunetan hainbat mantentze eta berritze lan egingo ditu Lazkaoko Udalak San Jose auzoan. Besteak beste, hiri altzariak eta barandak margotuko dira. Lanen iraupena hiru eta lau aste ingurukoa izatea aurreikusten dute. Udalak herriko hainbat gune balioan jartzeko asmoz iaz hasitako mantentze lanen prozesuan txertatu du San Jose auzoa ere. Iaz Gurutze eta San Prudentzio auzoetan egin zituzten. M.A.