Directo
La Zegama-Aizkorri ya está en marcha
Bihar ipuin-kontaketa egongo da bi urtetik goitiko haurrentzat
Oiartzun. Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, bihar Pello Añorgaren ipuin-kontaketa saioa izango da. Oiartzuarraren saioa 17.30ean hasiko da, Manuel Lekuona liburutegiko beheko aretoan. Kontaketa hau bi urtetik goitiko haurrei zuzenduko die euskal idazleak eta antolatzaileek adina errespetatzea eskatu dute. Pello Añorga herriko ikastolan irakasle izandakoa da. A.M.