Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatutako 25. Amodiozko gutunen lehiaketako irabazlea Trintxerpeko Eider Perez izan da. Bigarren saria Iñigo Legorburu errenteriarrak eta Ane Labaka lasartearrak jaso zuten. Bergarako lan onena Elena Lakarena izan da, eta gazteen atalean, Izar Odriozola bergarrarena. Bestalde, 41 amodiozko esaldien artean, Ibarrako Maria Lopezenari eman zioten saria. Argazkia: Goiena