Oiartzunek herribideak konponduko ditu
Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetan egingo dira hobekuntzak 87.000 euroko inbertsioarekin
Oiartzun - Oiartzungo Udalak Ergoien, Gurutze eta Karrika auzoetako hainbat herribide eraberritzea erabaki du. Esaterako, Ergoiengo Añakadi herribidea, Portuburu baserritik Añakadira doana, konpontzeko lanak hasi dira. Ondoren, Karrikako Lekungaraiko bidea txukunduko da. Lekungaraitik Artikutza bitarteko baserri guztietako postontziak daude gune horretan.
Lan hauek bukatu ondoren, Gurutzetik Elizaldera, Urkabe zeharkatzen duen Fraileen Bideko herribidea konponduko da, eta Ergoiengo Arbelaitz bidea ere. Hemen gainera bidegorria lotzeko pasabidea egingo da, auzotarren aldarrikapen bati erantzunez.
Lau herribideen konponketa lanak enpresak berak egingo ditu eta Oiartzungo Udalak 87.000 euro pasatxoko inbertsioa bideratuko du lan hauetarako. - A.M.
Más en Gipuzkoa
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Donostia acogerá el Congreso Mundial de Ciudades Amigables con las Personas Mayores
-
Donostia apuesta por descuentos en el transporte público según cada capacidad económica
-
“Las condiciones del servicio de socorrismo en las playas de Donostia eran y son las adecuadas”