Síguenos en redes sociales:

Euskarari buruzko bi tailer, Zumaian

Udalak UEMAarekin batera antolatu ditu, eta asteartean eta otsailaren 7an egingo dira Alondegiko Oxford aretoan

Zumaia - Zumaiako Udalak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) Euskararen arnasguneak tailerra antolatu dute astearterako, urtarrilak 31, eta otsailaren 7rako. Alondegiko Oxford aretoak hartuko ditu bi saioak, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara bitartean.

Zumaia euskararen arnasgunea al da? Indarrik ba al du euskarak Zumaian? Horrelako galderei eran-tzungo zaie tailerretan eta euskararen egoera ezagutzeko aukera bikaina izango da. Bi formazio saioak irekiak izango dira herritar ororen-tzat: gurasoak, norbanako interesdunak, herriko taldeak, ostalariak, langileak, ikasleak...Helburua da udalerri euskaldunetako joera linguistikoiei buruzko hausnarketa egitea eta hizkuntzaren erabileran eragina duten askotariko faktoreak aztertzea, analisi horretaz baliatuz, etorkizunera begirako jarrerak landu ahal izateko.

Izen-ematea Interesdunek eta saioetan parte hartu nahi dutenek, aurrez izena eman beharko dute 943 865 025 telefono-zenbakira deituta edo euskara@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita. - A.R.