Irlandara bidaia azaltzeko bilera dago astelehenean Iraurgin
Azpeitia. Iraurgi ikastetxeak ingelesa praktikatzeko bidaia antolatu du uztailerako Irlandako Killarney herrira. Parte-hartzera animatzen diren DBH eta Batxilergoko ikasleek hiru asteko egonaldia egingo dute bertako familietan. Honen inguruko informazioa emateko eta gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko bilera izango da datorren astelehenean (18.00etan) Etxe Alaiko eraikinean. J.L.