Síguenos en redes sociales:

Azkoitiko dema, T. Goietaren idientzat

Azkoitiko dema, T. Goietaren idientzat

Mungiarra nagusi T. Goiena mungiarraren uztarriek Azkoitiko Gurea Udal probalekuan jokatu berri den 2016ko San Andres Idi dema saria irabazi dute, 55 plaza, 2 zinta eta 0,84 metro eginda. Lau egunetako probak amaitu ondoren, sailkapenaren bigarren postua Muruetako Kamiñoko jatetxearen idien-tzat izan da (54 plaza eta 3,43 metro) eta hirugarrena Billelako Iñaki Lopategiren idientzat (54 plaza eta 2,69 metro). Argazkia: Ibon Errazu