Usurbilgo haurrentzat hilero euskarazko film bat emango dute
Usurbil. Neguko Zinea ekimena berriz martxan jarri dute Usurbilen haurrentzat. Pelikula guztiak euskaraz izango dira. Pelikulak hileko lehen igandean 17.00etan botako dituzte eta sarrera hiru eurokoa izango da. Udal Kultura sailak, Zior-tza gazte elkartearekin elkarlanean, azaroan hasi eta martxora bitartean hilero emanaldi bat emango du Sutegiko auditorioan. Iaz arrakasta handia izan zuen proiektuak. A.M.