Antzuola. Antzuolako Udalak herriko mapa toponimiko berria aurkeztu zuen atzo. 2004an egin zen maparekin alderatuz (urte hartan atera zuten azkena), oraingoak hainbat datu ditu eguneratuak. Guztira, 3.000 ale atera dituzte. Hiru mapa desberdinez dago osatua: mapa toponimikoa, ortoargazkia eta kale izendegia. Modu horretan, kale, auzo, baserri, zein bestelako interesgune ezberdinak eguneratuak geratu dira. Aldaketa arkitektonikoak ere erregistratu dituzte, besteak beste, Torresoroa eraikina edo eskola ondoko patio estalia. Proiektua aurrera eramateko 10.700 euro bideratu dituzte. Horietatik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak 7.000 euro jarri ditu. A.D.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
