Zizurkil - Txakur kakak jasotzeko kanpaina ari da garatzen egunotan Zizurkilgo Udala. Herriko lorategiak askotan txakur kakez beterik aurkitzen dituztelako eta zenbaitetan espaloi eta kaleak ere bai.

Gero eta gehiago dira beren txakurren kakak jasotzen dituzten herritarrak baina zoritxarrez denek ez dute jokaera bera dio, eta hain zuzen ere, txakur jabe horiek sentsibilizatze aldera Udalak zenbait ekimen jarri ditu abian. Lorategietan kartelak ipini dituzte jendeari kakak jaso egin behar direla gogorarazteko, edukiontzi gehiago jarri dituzte eta eskutitzak bidali dituzte etxeetara, txakur kakak ez jasotzeak izan ditzakeen arriskuez ohartarazteko. Izan ere, kutsatze eta gaixotasun iturri dira batez ere umeentzat, eta hauek zapalduaz jendea eror daiteke. - A.S.