Txakur kaken kapaina jarri dute martxan Zizurkilen
Udalak herriko lorategi eta kaleak garbi mantendu ditzaten kontzientziatu nahi ditu txakurren jabeak
Zizurkil - Txakur kakak jasotzeko kanpaina ari da garatzen egunotan Zizurkilgo Udala. Herriko lorategiak askotan txakur kakez beterik aurkitzen dituztelako eta zenbaitetan espaloi eta kaleak ere bai.
Gero eta gehiago dira beren txakurren kakak jasotzen dituzten herritarrak baina zoritxarrez denek ez dute jokaera bera dio, eta hain zuzen ere, txakur jabe horiek sentsibilizatze aldera Udalak zenbait ekimen jarri ditu abian. Lorategietan kartelak ipini dituzte jendeari kakak jaso egin behar direla gogorarazteko, edukiontzi gehiago jarri dituzte eta eskutitzak bidali dituzte etxeetara, txakur kakak ez jasotzeak izan ditzakeen arriskuez ohartarazteko. Izan ere, kutsatze eta gaixotasun iturri dira batez ere umeentzat, eta hauek zapalduaz jendea eror daiteke. - A.S.
Más en Gipuzkoa
-
Donostia acoge su primera Semana entre Culturas, una iniciativa para “celebrar la diversidad”
-
El comercio florece en Lasarte-Oria este fin de semana
-
Beasain regala 10 euros para empezar a usar los coches eléctricos de alquiler
-
Zarautz comienza con la renovación del pavimento en los caminos de Sanz Enea