Zarautz. Tropela elkarteak Tropela Hondartzak ekitaldia antolatu du Zarauzko hondartzan iganderako eta 11.30etik aurrera ziklistatxoen txapelketak jokatuko dira. Bestalde, goiz osoan zehar vintage txirrindularitza erakusketa izango da, eta besteak beste, ziklistatxoak, kromoak, aldizkariak eta ur-potoak ikusi ahal izango dira. Txapelketan parte har-tzeko izena eman behar da hondart-zan.tropela.eus webgunean. A.R.