Hodeiertz abesbatzak Jesuitinetan abestuko du
|
Tolosa - Hodeiertz abesbatzak kontzertu bat eskainiko du igandean Jesuitinetako kaperan arratsaldeko 19.30ean.
Enrique Azurza izango da zuzendaria. Azurza koru-kantuko irakaslea da Musikenen eta bere belaunaldiko koru-zuzendari nabarmen eta dinamikoenen artean topatzen da.
Iganderako polifonia eta folkloreko errepertorioak osaturiko programa bat dakar Tolosara. Kontzertuaren lehen zatian an-tzinako musika, erromantikoa eta garaikidea entzun ahal izango da eta bigarren zatian Galizia eta Euskal Herriko abestiak eta Canción para dormir una muñeca obra argentinarraren moldaketaren estreinaldia izango da. Azken hau, Jaime Davalos argentinarraren obra bat da, David Azurzak kontzerturako moldatua. - A.S.