Bidania-Goiatz. Jakoba Errekondok Goiazko Dendale tabernan aurkeztuko du gaur, 19.00etan, Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz bere liburu arrakastatsua. Baratzezaintzaren buruzko "urteetako jakintza" bildu du agronomo eta paisajistak lan honetan. Bere hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak, eta hainbat aholku aurkitu daitezke bertan, modu atsegin eta ulerterrazean. Aurkezpenean, Jakoba Errekondori galderak egin eta zalantzak argi-tzeko aukera ere egongo da. M.S.S.