Nesken pala txapelketaren finalean. Adin guztietako nesken artean pilotarako zaletasuna pizteko helburuarekin abiatu zen Debako pala txapelketak amaiera hunkigarria izan zuen Aldats pilotalekuan. Txapelketako jokalari guztiek udan auto istripuz hil zen Maite Etxeberria palakidea omendu zuten poema bat irakurriz eta Maiteren familiari ondo apaindutako pala oparituz. Txapelketa Ainitze Agirrezabala eta Jone Loiola osatutako bikoteak irabazi zuen eta bigarren postua Dorleta Fernández eta Nahia Abadentzat izan zen. Argazkia: N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
