“Badia Eskola proiektu herrikoi bat izatea nahi dugu, Pasaiako idiosinkrasian txertatuta egon dadin”
Pasaiako Badia antzerki eskolan gaur egun 180 haur eta gazte dabiltza bere aisialdian arte eszenikoak uztartzen. Atzo eta gaur jaialdia antolatu dute
Pasaia - Atzo Badia Eskolako bosgarren mailatik gorako ikasleek Kabaret bat irudikatu zuten Errenteria Musikaleko ikasleekin batera. “Beraiek ere kultura eta sormena lantzen dutenez, interesgarria iruditzen zitzaigun elkarrekin gauzak egitea”, adierazi du Iker Fernandez irakasleak. Badia Eskolako txikiak, ordea, Azoka apaintzeaz arduratu dira atzoko eta gaurko ekitaldi gauztiak bertan egingo baitira. 3’
Zer antolatu duzue gaurko?
-Goizean, 11.00etan, zirko tailer bat prestatu dugu sei urtetik gorako haurrentzat. Zirika Zirkus konpainiak eskainiko du eta zirko mundua barrutik ezagutzeko aukera egongo da. Arratsaldean, 18.30ean, talde berak Tren geltokia ikuskizuna aurkeztuko du.
Zergatik erabaki zenuten aurten zirko tailer hau antolatzea?
-Pentsatu genuen hemengo haurrei zirko mundua gerturatzeko aproposa zela saio bikoitz hori eskaintzea: goizean beraiek probatzea zirkoan zein gauza egin daitezkeen eta aldi berean, arratsaldean, beraiek ikustea zirko moderno edo garaikidea deitzen zaionaren ikuskizun bat. Antzerki eskola bat garenez eta arte eszenikoak ezagutarazi nahi ditugunez, uste dugu zirkoak baduela bere tokia. Zirkoa polita da haurrek bere aisialdian ondo pasatzeko. Eta hau da gure plana.
Gaur Azokara hurbiltzen diren haurrek aukera izango dute tailerrean parte hartzeko?
-Bai, berez guk lehenagotik eskatu dugu izena ematea, baina 11.00etan Azokara hurbiltzen denak parte hartzeko aukera izango du.
Noiz eman zituen Badia Eskolak bere lehenengo pausoak?
-Aurtengoa gure bosgarren urtea da, Udalaren laguntzarekin sortu zen. Udalaren babesa daukagu, Kultura, Euskara eta Hezkuntza sailarena. Aldi berean lankidetzan gabiltza Pasaian dauden hiru ikastetxeekin: Karmengo Ama, Lizeoa (Donibanen) eta La Anunciata.
Zein da eskolaren helburua?
-Urtez urte sormena, kultura eta imaginazioa sustatu nahi ditugu haurren artean oso modu ludiko batean; aisialdi denboran, horrelako aisialdi sortzaile eskaintza bat egon dadin. Aldi berean, antzerkia eta arte eszenikoak lantzeko dinamikak beste balore batzuk dituzte oinarri: taldeko lana, irudimena landu, nor bere burua indartzea, lotsak kentzea, norberaren gaitasunak ezagutaraztea...
Zein izan da Badia Eskolaren bilakaera bost urte hauetan?
-Urtez urte ikasle gehiago izaten joan gara. Aurten 180 ikasle ditugu, ez direla gutxi. 19 talde ditugu guztira, horietako bat helduena eta bost irakalsle gabiltza dena koordina-tzen, Pasaia osoan.
Zein adinetako haur eta gazteekin egiten duzue lan?
-Lehenengo mailatik, sei urtetik, eta orain handienek, DBH 4. mailan daude, hamalau urte dituzte. Azkeneko hauek gure artean mantentzen badira, suposatzen da batxilergoan egongo direla.
Eta nor daude lantaldean?
-Bost irakasle gara eta bakoitzak oso ibilbide ezberdina du. Nire kasuan, Errenteriakoa naiz eta Mikelazulo espazioa ezagutzeko aukera izan nuen.
Antzerki zaletasunik bada al dago Pasaian?
-Haurrekin lan polita egiten ari gara zaletasuna sortzeko asmoarekin, baina herrian, beste leku askotan bezala, antzerkiak daukan tokia eskasa da. Baina gure lana da zaletasuna pixkanaka piztea eta haurrengan pizten den irrika hori mantentzea eta heldutasunera iristen direnean engantxe hori mantentzea. Pasaian antzerki munduaren erreferentzialtasun bat sortu nahi dugu, ea pixkanaka-pixkanaka presente egotea lortzen dugun.
Zein ekintza eta jaialdi antolatzen dituzue herrian urtean zehar?
-Gabonetan bigarren urtea da jaialdi hau antolatzen dugula. Gero urtean zehar antzerkia programatzen dugu asteburuko proposamen batekin, adibidez larunbatean helduentzako eta igandean haurrentzako. Eta azkenik, ekaineko mostra. Ordurako talde guztiek kurtsoko lana prestatu dute eta hauek barruti guztietan aurkezten ditugu. Lehenengo astean eskoletan aurkezten dituzte beraien obrak eta bigarren astean arratsaldez San Pedro, Trintxerpen, Antxon eta Donibanen antzezten dituzte. Bestalde, urtean zehar sor-tzen zaizkigun aukerak ere aprobetxatzen ditugu. Adibidez, aurten haurrentzako antzezlan bat antolatu zen eta pentsatu genuen goizean tailer bat antolatzea egokia izango zela, haurrek bakarrik ikusle bezala ez egoteko baizik eta parte har-tzeko aukera izan dezaten.
Datorren urtera begira, zer eskatuko zeniokete 2016ari?
-Nahi genuke gurea proiektu herrikoi bat izatea, herriko jendea ere inplikatzea, pixkanaka-pixkanaka gurasoak sartzea, dinamika bat sor-tzeko non antzerkia ere herriko idiosinkrasian txertatua egon dadin. Adibidez, Alkartasuna elkarteak bere dantzak erakustera kalera ateratzen diren moduan urteko hainbar datetan, bada antzerkia guk ere horrela ikusten dugu: herriari eskaini diezaiokegun zerbait dela.