AIA. Joxe Mari Iriondok idatzitako Aristerrazu Mandioko (azken) erromeria liburua aurkeztu zuten igande eguerdian Aiako Andatza auzoan. Liburuaren aurkezpenaren ondoren bazkaria egon zen frontoian, eta erromeria ere izan zen auzoan. Egitarau zabalaz gozatu ahal izan zuten, beraz, bertaratu ziren guztiek. Jende ugari bildu zen egunean zehar, eta giro polita nagusitu zen Andatza auzoan.