Hernaniko Izan Gizon taldea indarberritu nahi da
Bihar ‘Ez gara Palestinaz ari’ bertso, antzerki eta musika emanaldia eskainiko du Biteri kultur etxean 19.00etan
Hernani - Izan Gizon Hernaniko taldeak aurten hamar urte bete-tzen ditu eta taldeari beste bultzada bat eman nahi zaio. Gauzak horrela, bihar 19.00etan Biteri kultur etxean Ez gara Palestinaz ari, bertsoa, antzerkia eta musika uztartuko dituen emanaldira etor-tzeko gonbita luzatu dute. Sarrerak aurrez salgai daude Tripontzi eta Guria tabernetan.
Duela ia hamar urte, Hernaniko gizon talde batek Izan Gizon mugimendua abiarazi zuen. Garai horretan, gizarte parekidetsuago bat eraikitzeko helburua zekarkien nagusiki. Horrez gain, gizonek intimitatean eta lasaitasunean elkar-tzeko eta hausnarketak parteka-tzeko dituzten espazio urriei irtenbidea eman nahi zion.
“Ordutik hona, urte mordoa pasa da eta Izan Gizonek bere ibilbide mamitsu bezain aberasgarria egin du. Talde honetatik adin eta jatorri ezberdinetako 50 lagunetik gora pasa dira; gizon hauek hamaika ekimenetan parte hartu dute eta emozio eder askoak bizi izan dituzte”, adierazi dute elkartetik.
“Aurten hamargarren urtebete-tzea dela eta, bultzada berri bat eman nahi genioke. Partaide berriak aurkitu nahi ditugu, elkar aberasten jarrai dezagun. Munduak aurrera egin duen arren, gizarte patriarkal honetan, emakumeak bezala gizonok ere, eguneroko bizitzan kate astunak daramazkigu”, gaineratu dute.
Hau guztia dela eta, hilabeteko bigarren asteazkenero elkartzeko gonbitea luzatu nahi diete herritarrei, Hernaniko Plaza Feministan (Aristizabal kalea, 7), 18.30etik aurrera. - A.M.