añorga eta antigua. Santa Ageda bezperarekin gazte eta heldu asko irten ziren atzo kalera makilak eskuetan ohiko kantuak abestera. Horien artean, Añorgako Amassorrain ikastolako gaztetxoek auzoko kaleak girotu zituzten, abestiak dioen bezala, aterik ate ohitura zaharrak berritzeko asmoz. Arratsaldean, besteak beste, Antiguako kaleetan abesten aritu zirenen artean EAJko hainbat kide izan ziren, Joseba Egibar, Eneko Goia eta Bakartxo Tejeria, esaterako. Argazkiak: N.G.