Síguenos en redes sociales:

Oier Korta izango da Zumaiako EAJren alkategaia

Alderdiak hautagaiaren “zumaiarrenganako hurbiltasuna eta lanerako gaitasuna” nabarmendu ditu

Oier Korta izango da Zumaiako EAJren alkategaiaArgazkia: EAJ

zumaia - Zumaiako EAJk Oier Korta (Zumaiak, 1972) aukeratu du hauteskundeetarako alkategai. Alderdi jeltzaleak bizilagunak duen “lanerako gaitasuna eta zumaiarrenganako hurbiltasuna” nabarmendu ditu. “Ezagutzen dutenek ondo baino hobeto dakite Oier elkarrizketarako irekia den pertsona dela. Jarrera sektarioetatik urrun egongo den emakume eta gizon talde baten buru izango da, eta une honetan, ezker abertzalearen esku dagoen Gobernuaren benetako alternatiba izango da”, adierazi du Zumaiako EAJren presidentea den Jexux Olaizolak. Kortak, bere aldetik, “ilusioz, gogoz eta eran-tzukizunez” hartu du erronka: “Pertsonak, haien duintasuna eta ongizatea dira gure proiektuaren ardatz nagusiak. Zumaiak aldaketa bat behar du udalgintzan”. “Zerbait ikasi badut Zumaian hondakinen bilketa sistemaren inguruan gauzatutako herri mugimenduan parte hartzean, egitasmoak aurrera ateratzeko adostasuna beharrezkoa dela eta horretarako aurrean duzunari entzun egin behar zaiola da”, jakinarazi du. - A.L.