zarautz - Euskal Autonomia Erkidego osotik eskola bakarra aukeratu behar zen eta ikastetxe horretatik irakasle bakarra. Irakasle hori Arrate Ugalde izan da, eta eskola Zarauzko Orokieta ikastetxea. Pasa den irailaren 18 eta 19an Interactive Classroom (ikasgela interaktiboa) jardunaldia burutu da Bruselan eta bertan parte hartu du Ugaldek. Jardunaldi hau European Schoolnetek prestatu eta hornitutako Future Classroom Lab deritzon irakaskuntza-ikaskuntzarako espazioan burutu da. European Schoolnet Europako 30 hezkuntza ministeritza eta teknologia berrietan punta-puntakoak diren entrepresen babesa duen erakundea da. Bere egin beharren artean hezkuntza programak koordinatzea dago.

Programa hauen artean eTwinning ekimena dago. Bertan Europako ikasle eta irakasleek elkarlanerako gunea dute. Orokietak, azkeneko bi ikasturteetan hartu du parte horrelako proiektuetan eta, aurten ere, ildo berdinetik jarraitzeko asmoa du. Hori dela eta, irailean Ugaldek parte hartu zuen Interactive classroom izenburupean etorkizuneko ikasgelaren laborategian burutu zen mintegian. Mintegi honen helburuak, batetik, gelako interakzioak hobetzen lagundu ditzaketen tresna eta metodologiak ezagu-tzea da eta bestetik, Europako beste Estatu batzuetako irakasleekin esperientziak trukatzea. - A.L.