Hondarribia - Ez dira herriko jai nagusiak, baina bai, hondarribiarren artean eta bereziki Portu auzoko bizilagunen artean oso apreziatuak. Gaur egingo dira, beste behin, Madalen karrikako jaiak Hondarribian.
Atzo arratsaldean, bizilagunek kaletxoa apaindu zuten eta Madalenaren koadroa erakutsita utzi zuten haren erdian, txupinazoa bota aurretik. Baina gaur etorriko da jai hauen programaren gehiengoa.
goizetik Goizean, 8.30ean, Irungo Uranzu Dultzaineroek diana joko dute eta 11.00etan, Portuko elizan, auzoan hildakoen omenez meza izango da. Arratsaldean, 17.00etan, umeek, dultzaineroek lagunduta kalera aterako diren buruhaundiekin gozatu ahalko dute. Ondoren, 17.30ean hasiko dira haurrentzako jolasak eta 20.00etan txokolatada izango da Madalen karrikako jai hauetan.
Arratsean, auzoko jubilatuei afaria eskainiko diete Hondarribia Kirol Taldea (HKT) elkartean eta 22.0etan diskofesta hasiko da. Jaiak amaitzeko, 00.30ean, zezensuzkoa izango dute. - X.S.