"Hasieran oso galduta geunden eta Uggasa garapen agentziari esker atera ginen aurrera"
Alex Areizaga zumarragarrak 'Goierriko Hitza' egunkarian lan egin zuen, Gattiken produkzio-etxea sortu du bi lagunekin batera.
urretxu - Areizagak 2013ko Iparragirre saria irabazi du, narratiba euskaraz atalean, Jendeak irrifarre egiteari utzi dio ipuinarekin.
Nolatan kazetari?
-Ingeniaritza ikasten hasi nintzen, baina hiru hilabetera utzi egin nuen. Ez zen nire gustukoa eta ama berehala konturatu zen. Uztera eta gusturago egingo nuen zer edo zer egitera animatu ninduen. Kazetaritza gusturago ikasi nuen, nahiz eta ez dudan uste ikasketa oso baliagarria denik. Baina lanbideak asko eman dit. Ingeniaria izango banintz, ez nintzateke horren gustura egongo.
Nondik nora ibili zara lanean?
-Lau urte eman nituen Goierriko Hi-tzan. Lan horrek ate asko ireki dizkit eskualdean. Oso aberasgarria izan zen, nahiz eta informazio lokala askotan errepikakor samarra dela irudi-tzen zaidan. Urtero gai berberei buruz idatzi behar da. Dena den, Hi-tzari asko zor diot. Hitzari esker jende asko ezagutu dut.
Beste bi lagunekin batera Gattiken enpresa sortu duzu.
-Haritz Berasategirekin eta Aritz Ormazabalekin sortu dut enpresa. Herriko musika taldeen diskoetako portadak, gaztetxeko kartelak, bideoak... egiten genituen eta beti enpresa bat sortu behar genuela esaten ari ginen. Halako batean, ez zela horren zaila iruditu zitzaigun eta animatu egin ginen.
Gogorra al da enpresa bat sortzea?
-Hasieran oso galduta geunden. Uggasa garapen agentziari esker atera ginen aurrera. Lehen bi urteetarako lokala oso merke utzi digu, Urretxuko enpresa haztegian, eta agiri guztiekin lagundu gaitu. Laguntza gabe, oso zaila da enpresa bat sor-tzea.
Zer lan egiten dituzue?
-Ekitaldiak grabatu, iragarkiak eta dokumentalak egin, oporretako bideoak muntatu, web orriak diseinatu... Gainera, Internet asistentzia eskaintzen diegu Hitza egunkariei eta komunikazio zerbitzua zenbait udalei. Enpresa berria izanik, eskatzen diguten guztia egiten dugu. Leitzako mendi lasterketa grabatzea eskaini digute eta ilusio handia egin digu.
Iparragirre saria irabazi duzu.
-Lehenengoz aurkeztu naiz literatur lehiaketa batera. Urte asko nerama-tzan literatur lehiaketa batera aurkezteko gogoz eta azkenean egin dut.
Zein da ipuinaren funtsa?
-Irimoko pabilioian bizi den musikari bati buruzkoa da. Ipuinean herriko elementu asko azaltzen dira.
Sariarekin zer egin erabaki al duzu?
-Badut zertan gastatu... Hilero soldata finkoa ez edukitzea gogorra da.
Lanetik kanpo, ipuinak idazteaz gain, pelikulak egiten dituzu.
-Urretxu eta Zumarragako gaztetxean bost urte daramatzagu pelikula bat egiten. Aurrekoarekin oso gustura gelditu ginen eta istorio potolo batean sartu ginen. Grabaketa lanak bukatu genituen eta dagoeneko ordubete baino gehiago muntatu dugu. Ez dugu uste berriro halako batean sartuko garenik eta ondo egin nahi dugu.
Aurreko pelikula western bat zen. Oraingoa?
-Gangster pelikula bat da. Donostian, Gabirian, Errioxan eta herrian grabatu dugu.
Gaur egun garai batean baino askoz ere errazagoa da pelikula moduko bat egitea.
-Ataun of the dead egin dutenen arrakasta ikustea besterik ez dago. Hobekuntza nabarmena egin dute lehen filmetik bigarrenera. Kamera batekin eta ordenagailu batekin egin daitekeenaren eredu oso ona da. Ordu asko sartu behar dira, baina garai batean baino askoz ere errazagoa da pelikula bat egitea. Ea gure eurena bezain ona ateratzen den.
Gaztetxeko 'KK in'zona' komunikazio egitasmoko kideek, pelikulak egiteaz gain, irrati bat martxan jarri zenuten.
-Martxoan erredakzioa estreinatuko dugu. Hiru urte eman ditugu lanean. Bestelakoan, seinalea hobetu nahi dugu. Oso gustura gaude. Kolabora-tzaile asko ditugu, era guztietako saioak eskaintzen ditugu eta Arrosa sareari esker Euskal Herriko beste irratiek egiten dituzten saioak ematen ditugu.
Gipuzkoako txoko bat. Gabiria. Han bizi izan nintzen. Oso lagun onak egin nituen nuen. Haiekin ere film laburrak egiten ditut.
Paisaia idiliko bat. Urretxu eta Zumarragako gaztetxearen kanpoaldea, jendez gainezka.
Festa edo kultur ekitaldi bat. KK in'zona Eguna eta Gabiriako Aste Nagusia.
Hondartza bat. Ez naiz asko joaten hondartzara. Sakoneta asko gustatu zitzaidan.
Mendi bat. Aizkorri asko gustatzen zait. Pare bat aldiz joan naiz hara lo egitera.
Más en Gipuzkoa
-
Cita con la música Ravel de la mano de Mikel Etxekopar e Iñar Sastre en Azkoitia esta sábado
-
“Deberían ampliar el área de influencia del hospital de Zumarraga”
-
Cuatro meses para el disfrute en la piscina en Azpeitia a partir del 2 de junio
-
25 especies de murciélagos: Naturtzaindia publica el primer Atlas de Quirópteros de Gipuzkoa